ENPRESAREN ATARIAREN SARBIDE ETA ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- SARRERA.

Dokumentu honek ENPRESAK Interneten eskaintzen duen WEBGUNE honen Erabilera Baldintza Orokorrak zehazten ditu.
WEBGUNE honetara sartzeak aurrez arauak, baldintzak, jakinarazpenak, oharrak eta arautegi honetan jasotako gainerako abisu legalak irakurri eta onartzea eskatzen du.
WEBGUNEA doakoa da, eta ikusteko, ez da aurrez harpidetzarik edo erregistrorik egin behar. 
Beste WEBGUNE batzuetarako loturarik egonez gero, horien erabilera Baldintza Orokor hauetara eta WEBGUNE horiek zehaztutako balizko baldintza espezifikoetara mugatuko da. Baimendutakoez gainerako erabilerak espresuki galarazita daude.

2.- ZERBITZU ESKAINTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK.

  • ENPRESAk, zerbitzuaren hornitzaile gisa, WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak emateko, erabiltzailearekin egon daitezkeen jakinarazpenen isilpekotasuna eraginkortasunez bermatzeko eta aldian behin egon daitezkeen kexei erantzuteko betebeharra du.
    WEBGUNE honek ez ditu datu pertsonalak jasotzen, ezta gordetzen ere; betiere, erabiltzaileak bere borondatez eskaintzen ez baditu.
  • ENPRESAK, edozein unetan eta aurretiko abisurik eman beharrik gabe, WEBGUNEAN bere konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioaren gaineko aldaketak eta eguneraketak egin ahalko ditu. Posible den kasuetan, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, kalterik ez eragiteko.
  • WEBGUNERAKO sarbidearen eta bertan jasotako informazioaren erabileraren gaineko erantzukizuna erabiltzailearena izango da.ENPRESAK ez du informazioaren sarbide edo erabilerak eragindako ondorio, kalte edo galeren gaineko ardurarik izango; lege xedapenetan zehaztutakoei aplikagarriak zaizkien ekintzetan salbu.

ENPRESAK ez ditu eskainitako informazio eta zerbitzuak bermatuko, ez zuzenean ez zeharka. Edonola ere, legeari aplikagarriak zaizkion bermeak eta erabiltzailearen eta sozietate honen arteko akordioan esplizituki zehaztutako arauak beteko dira.

ENPRESAK ez du hornitutako edukia bermatuko, ezta hirugarrenek emandakoa ere. Ez ditu emandako informazioaren sinesgarritasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenentzia bermatuko.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  • Erabiltzaileak WEBGUNEAK aurkeztutako zerbitzuen erabilera egokia egingo du beti, indarrean dagoen arautegia eta ENPRESAREN jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuta.
  • Erabiltzaileak, ENPRESAK bere esku utzitako zerbitzuen bidez, ez du edukien kalte edo aldaketarik eragingo duen edo WEBGUNEAREN funtzionamendu egokiari eragingo dion ekintzarik egingo. Ez du inolako arazorik sortuko, ez du birus informatikoren bat eraman dezakeen elementurik transferituko, ez du WEBGUNE hau osorik edo partzialki oztopa edo eten dezakeen elementurik transferituko, eta ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartuko edo aldatuko.

4.- WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAGATIKO ETA BERE ZERBITZUENGATIKO BERMEEN ETA ARDUREN BAZTERTZEA.

  • ENPRESAK ez ditu WEBGUNE honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatuko.
    Hala, WEBGUNEAREN eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasun faltak eragindako mota guztietako kalte eta galeren erantzukizun guztiak baztertzen ditu.
    Edonola ere, ENPRESAK ahalik eta esfortzu handiena egingo du WEBGUNE honen erabilgarritasun jarraitua mantentzeko.
  • ENPRESAK erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak. Sistema horiei esker, hirugarrenen sarbidea eragozten da. (ENPRESAREN pribatutasun politika) ENPRESAK beharrezko segurtasun teknikak eta antolakuntza teknikak ezarri ditu, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen segurtasuna, isilpekotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko.
    Zentzu horretan, sozietateak gerta daitezkeen kalte eta galeren gaineko erantzukizun guztiak salbuesten ditu.
  • ENPRESAK segurtasuna bermatzeko neurri egoki horiek guztiak aipatu arren, ez du erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), dokumentu elektronikoetan eta sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusen eta beste elementu batzuen ez egotea kontrolatzen eta bermatzen.
    ENPRESAK ez ditu bere gain hartzen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan eragin ditzaketen kalte eta galeren gaineko erantzukizunak.
  • ENPRESAK ez du WEBGUNERAKO sarbidean eta bere edukietan hutsegiterik ez egotea bermatzen. Horregatik, erabiltzaileak nabigazioaren fidagarritasunarekin erabilerarekin edo igurikimen faltsuekin lotutako erantzukizun guztietatik kanpo utziko du ENPRESA.

5.- JABETZA INTELEKTUALA.

WEBGUNE honen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak ENPRESARENAK dira, edukiak hornitzeko kasuan kasuko kontratua sinatu duten eta nazioko eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialaren arauekin babestuta dauden enpresen kasuan izan ezik. Kopia, banaketa, komunikazio publikoa eta transformazioa egiteko eskubide esklusiboa aipatutako konpainiari dagokio.

Diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, zeinu bereizgarrien edo ENPRESAREN logoen, frameen, bannerren, softwarearen, kodeen, iturrien, objektuen eta abarren titulartasuna ENPRESARI dagokio. Legez, horien gaineko ustiapen eskubide esklusiboak ditu.

WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, besterendu edo saldu, ezta WEBGUNETIK eskuratutako informazioarekin produktu edo zerbitzu berririk sortu ere. 

Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako sortua da, eta debekatuta dago hirugarren pertsonei eta erakundeei ematea.

Erabat galarazita dago erabiltzaileak WEBGUNE honetako edukiei (estekei eta antzekoei) eragin diezaiekeen aldaketak egitea.

WEBGUNEAK izaera pornografikoa, xenofoboa, baztertzailea, arrazista edo iraintzailea duten edo indarkeria sustatzen duten edukiak ez edukitzeaz arduratuko da. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen egoera oro saihesteaz arduratuko da.

6.- ESTEKAK.

ENPRESARI aurrez esan gabe edo baimena eskatu gabe, ezingo da beste WEBGUNE batetik Atarirako estekarik ezarri.

WEBGUNE honek ENPRESAK kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetarako estekarik edukiz gero, sozietateak ez du atari edo webgune horien gaineko kontrolik izango, eta beraz, ez da eduki horien erantzule egingo. WEBGUNE honek eduki ditzakeen estekak informazio erreferentzia gisa emango dira, horietako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko balioespenik egin gabe.

Aipatutako hirugarrenek eskainitako zerbitzuen gaineko erreklamaziorik edo salaketarik egonez gero, ENPRESAK ez du inolako erantzukizunik izango.

7.- LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA.

Erabilera eta nabigazio Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta ENPRESAREN arteko harreman guztiak Espainiako legediak arautuko ditu.

Baldintza Orokor hauen izatetik edo edukitik edo erabiltzailearen eta ENPRESAREN arteko harremanetatik sortutako auzi orotan, bi aldeei Bergarako Epailetza eta Auzitegien (Gipuzkoa) jurisdikzioa eta eskumena aplikatuko zaizkie, eta egoki dakiekeen beste edozein legeri uko egingo diote.